XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Presidente edo Presidenteordearen aurka zentsura prozedurari hasiera emateko, badago beste, nahiko berezi eta berria den, modu bat; errealitateak erakutsi digunez eragin handikoa.

Prozedura berezi hau martxan jartzeko hiru Epaile federalez osatutako kolejio batek Fiskal berezi bat izendatuko du, instrukzio zehatz eta singular bat bultzatzeko.

Ikerketaren emaitza kalifikatuak Ordezkarien Kameraren aurrean azalduko ditu.

Hemendik aurrera zentsurak prozedura arrunta jarraituko du 48. Aipatutako posibilitatearen oinarri juridikoa Independent Counsel Act-ek, 28 U.S.C. 591-599 (1988) ematen digu.

Ordezkarien Kamerak zentsura prozedura jarraitzea erabakitzen duenean, gehiengoaren euskarriarekin, Senatuari bidaliko zaio txostena.

Goi Kameran jarraituko den prozedurak bi osagai nagusi ditu: bata, aurre prestakuntza. batzorde/Committee berezi batek burutua 49. Senatu batzordeen inguruan, vid., AUSLANDER, R., Impeaching the Senate's Use of Trial Committees, New York University Law Review, 67, 1992, 68-107 bitarteko orr..

Ondoren, eta aipatutako bigarren elementua, erabakia dugu.

Senatuaren Plenoak impeachment edo zentsura erabakiko du, subjektu pasiboa hau ez da zabaltasun osoarekin ezta beti beharrezkoa entzun ondoren; hau da, kontraesana bermatuz. Auzitegi Gorenaren/Supreme Court Presidentearen lehendakaritzaren pean 50. Auzitegi Gorenaren Presidenteak Senatuaren Lehendakaritza eskuratuko du, zentsuraren subjektu pasiboa EEBBetako Presidentea denean. Neurri honen bitartez bermatu nahi da, bereziki, inpartzialitatea. Kontuan hartu behar dugu egoera arruntetan, Senatuaren Presidentea EEBBetako Presidenteordea dela. Vid., CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, op. cit., 463. or. Bestalde, kontuan hartu behar dugu ere, inpartzialitatea aztertzerakoan, Auzitegi Goreneko kide guztiak, Presidentea barne, nazioko Presidenteak, biziarteko, izendatzen dituela. Vid., BERGER, R., Impeachment: The constitutional problems, op. cit., 112 eta 113 orr. Auzitegi Gorenak, osotasunean kontsideratuz, ez du inongo eskuduntzarik impeachment arazoetan..

Senatuak, esan bezala osatua, organu jurisdikzional izaerarekin, karguak banan-banan aztertuko ditu, jokaerak epaituko eta impeachmentaren egokitasuna eta haren ondorio zehatzak erabakiko.

Senatuak impeachmenta onartzeko bi herengo gehiengo kualifikatuaren beharra izango du 51. Vid., COMITEE ON THE JUDICIARY HOUSE OF REPRESENTATIVES, Constitutional grounds for presidential impeachment, op. cit. Gaur egun beharrezkoa den quoruma zentsura erabakitzeko, 51 Senadorekoa da. Vid., baita, CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, op. cit., 457 eta 462 orr.

1. Hau guztia quasi jurisdikzional omen den ahalmen bat egikarituz 52. THE COMITEE ON FEDERAL LEGISLATION OF THE BAR ASSOCIATION OF THE CITY OF NEW YOR, The Law of Presidential Impeachment, op. cit., 43. or. Vid., ere, BLACK, CH.L., Jr., Impeachment. A handbook, op. cit., 6-14 bitarteko orr. Vid., azkenez, CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, op. cit., 460. orr.

Senatuak zentsurari buruz egindako balorazioa ez da irizpide juridikoetan oinarrituko, Goi Kamera, itxuraz aparte, benetako organu jurisdikzional bat ez delako.

Beraz, Batzordeak eta bereziki Plenoak onartzen dituzten erabakien funtsean irizpide politikoak izango dira nagusi 53. Vid., LABOVITZ, J.R., Presidential Impeachment, op. cit.